avatar

PERLATA

@perlata_kuirpunk@peertube.eus

Joined: 12/15/2022



About PERLATA

Maialen, Ane, Jaio eta Txerrak osatzen dugu gaur egun trintxera kuirpunk hau. Inoren lurraldekoak, norabide bila abesten dugu eta horrela galtzen gara. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa, etenik gabeko gerran normaren kontra. Arrasaten sortu zen taldea 2015.urtean eta 5 diska kaleratu ditugu orain arte: “Nondik hasi” (2017), “Urrezko kaiola” (2018), “Duguna esateko” (2020) eta “Zarata” (2022) The Dillingers taldearekin batera, eta azkena "Alosia" 2024ko azaroan. Arte formatu desberdinetan azaleratzen dugu barruan daramagun maitasun eta gorroto hori guztia, abestiak, ipuin erotikoak, bideoklipak, dokumentalak… musikaz janzten dugu egiten dugun guztia, baina espazio eta formatu desberdinetan barrena. Esperimentazioa maite dugu, lan kolektiboa da guretzat bide bakarra eta erraietara konpainia onean bidaiatzea plazerra. Eszenatokia askatasunez bizitzea izan da eta da gure helburua, leku berri bat sortzea, nahita edo nahi gabe baina hemen gaude.

Lists

perlata_kuirpunk has no public lists

Timeline

perlata_kuirpunk has no activity yet